Hernanik final laurdenetarako pasea bideratua du, atzo Atauni 2-1 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 17a, 02:00

LAN erdiak ezin hobeto egin zituen Hernanik ostiralean. Ataunen kontra jokatu zituen, aurkarien frontoian, final laurdenetako joaneko partiduak eta 2-1eko garaipenarekin itzuli ziren etxera.

Kadeteak 22-15 galdu zuten
Kadeteetako partiduan Lujanbio eta Murgiondok osatu zuten Hernaniko bikotea. Ondo jokatu zuten, pelota gehiegi galdu gabe, baina 22-15 galdu zuten. Ataunek kadete mailako pelotaririk onena du, eta aldea nabaritu zen frontoian.

Jubenilek egurra eman zuten, 2-22
Jubeniletan hernaniarrak nagusi izan ziren pelotalekuan. Arrieta eta Aizpitartek jokatu zuten Hernanirekin eta kolorerik gabeko partidua izan zen. Arrietak partidu osoan zehar agindu zuen eta 2-22 irabazi zuten.

Seniorrek ez zuten hutsik egin, 16-22
Seniorretan Ojuelek eta Gorrotxategik jokatu zuten eta partidua ondo landu ostean, 16-22 irabazi zuten. Gorrotxategi izan zen partiduko klabea, azken aldian eskuetako minez ibili baita. Hala ere, oso partidu ona jokatu zuen, seguru, eta Ojuelekin bikote bikaina osatu zuen. Bueltako partiduak datorren asteko igandean jokatuko dira, kiroldegiko frontoian. Hernanik 2-1eko aldea du, hortaz, zailena egina du. Ezbeharrik ezean, ez dute finalerdietarako pasea lortzeko inongo arazorik izango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!