Emaitza onak etxeko judokentzat

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 20a, 02:00

Asteburuan Gipuzkoako judo txapelketa jokatu da Hernaniko kiroldegian, alebin mailan. Guztira 240 judoka bildu dira bertan eta etxeko judokek emaitza onak lortu dituzte. Mireia Rivasek hirugarren postua lortu du, 38 kilo azpiko kategorian; Gonzalo Di Paolak ere postu bera lortu du 48 kilo baino gutxiagoko kategorian; Xabier Jauregik ere hirugarren postua lortu du, 57 kilo baino gutxiagoko kategorian. Bestalde, Imanol Ruedak eta Oskar Carpinterok 2. Dan-a eskuratu dute, gerriko beltzeko azterketetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!