HERNANIK berdindu egin zuen atzo Berioren kontra, 1-1. Partidu nahasia izan zen, eta garaipenak ihes egin zien hernaniarrei.
Lehen zatian nagusi
Partidua hotz hasi zen, jende gutxi baitzengoen zelai inguruan. Hala ere, txuri berdeak berehala sartu ziren partiduan, eta lehen zatian nagusitasuna erakutsi zuten. Baloiaren jabetza izan zuten eta gola 35garren minutu inguruan sartu zuen Haritz Lujanbio hernaniarrak.
Bigarren zatia oso nahasia
Bigarren zatian hernaniarrak erakutsitako jokoa mantentzen saiatu ziren, baina Beriok gora egin zuen. Bigarren zatiaren erdialdera Berio izan zen nagusi berdegunean, eta berehala sartu zuten berdinketaren gola.
Partiduko azken minutuak berriz oso nahasiak izan ziren. Edozein taldek sartu zezekeen gola, baina berdinketarekin bukatu zen partidua. Hala ere, partidua amaitzear zela, hernaniarren aldeko penaltia izan zen. Berioko jokalari batek ukalondoko bat eman zion hernaniko jokalari bati, eta odolez hasi zen arren, marrazainak ez zuen penaltirik pitatu.
Kontuan izanda bigarren posturako lehian dabiltzan taldeek ez zutela garaipenik lortu, Hernanik borrokan jarraitzen du.
Atzoko partiduaren ostean, Tolosa, Pasaia eta Hernani puntutan berdinduta daude.