Hizkuntza irizpideak lantzeko bilera

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 17a, 02:00

Hernaniko Udalak, bere hizkuntza jarduera arautzeko ahaleginetan, 2002garren urtean irizpide batzuk finkatu zituen. Irizpide horiek egokitzeko, herritarrek eskaera egin zuten 2007ko aurrekontu partehartzaileetan. Hori kontuan izanda, Udaleko lan talde bat egokitze lan horretan aritu da eta dokumentu bat prestatu du. Udalak hobekuntza eta proposamenak herritarrekin aztertu nahi du dokumentu hori, hobekuntzak eta proposamenak jasotzeko. Horretarako, bilera antolatu dute Biteri kultur etxean hilaren 27an, arratsaldeko 18:30etan. Parte hartu nahi izanez gero, dokumentua aldez aurretik jaso behar da Udaletxeko Euskara Zerbitzuan, edo Udalaren webgunetik jaitsi (www.hernani.net).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!