Kantuz Eguna ospatu zuten atzo Sandiusterrin.

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 17a, 02:00

Kantuz Abesbatzak Kantuz Eguna ospatu zuen atzo. Abesbatzarentzat urteko egun haundienetako izaten da atzokoa, bereziki euren babesle eta bazkideei eskainitakoa baita. Aurtengoa gainera, urte espeziala izan da Kantuz abesbatzarentzat bi arrazoi nagusirengatik: Oh Happy Day lehiaketan parte hartu dutelako eta Italian eskainitako kontzertua dela-eta. Hori ospatzeko asmotan, bi arrazoi hauek ardatz hartuta, kontzertua eskaini zuten atzo, Igor Arroyo zuzendari zutela. Sandiusterri aretoa txiki geratu zen, eta bertara hurbildutako babesle eta bazkideek gogotik gozatu zuten herriko abesbatzarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!