Zikuñaga auzoa berrurbanizatzeko obrak astelehenean hasi ziren

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 17a, 02:00

zikuñaga auzoa berrurbanizatzeko obrak hasi dira dagoeneko. Espainiako Gobernuak udalerri ezberdinetara diru partida bat bideratu zuen, eta Zikuñaga berrurbanizatzeko proiektua zen Hernaniko Udalak aurkeztutako bat.

Obren nondik norakoa
Obra Zikuñaga auzoko kaleak erabat berritzeko egingo da batez ere. Helburua da saneamendu sare, urbide, telefono, elektrizitate eta argi sare berria egitea. Karreterari dagokionez, egun dauden espaloiak berritu eta zabaldu nahi dira. Baita ere egin nahi dituzte ranpa eta eskailera berriak, jardinak jarriko dituzte eta karreterak berrituko dituzte.

Lau fasetan banatuta
Zikuñagako bizilagunen artean ahalik eta eragin gutxien sortarazteko asmotan, obra lau fasetan banatu dute. Fase bat guztiz bukatua dagoenean hasiko dute hurrengoa. Obrak astelehenean hasi ziren, eta kalkulatzen da zazpi-zortzi hilabete iraungo dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!