Atzo goizeko 06:15ak aldean Hernaniko gazte bat hil zuten, Urbieta kalean, eskopetaz bi tiro emanda. Eduardo Benitez Tamayo da 30 urteko hernaniarra, eta lagun batekin zegoen, pertsona bat etorri, eta eskopetaz bi tiro botata hil zuenean. Ertzaintzak arratsaldeko 18:30etan atxilotu zuen ustezko hiltzailea, Pasaian, bere herrian. Ertzaintzaren arabera, hilketa «arrazoi pasionalek» eragin zuten.
Kontzentrazioa gaur
Eduardo Benitez gaztearen lagunek eta ingurukoek kontzentrazioa deitu dute gaur, 17:00etan, Urbieta kalean, hilketa izan zeneko leku berean.
Gaztearen aldeko elizkizunak bihar izango dira, 19:00etan, San Juan Bataiatzailearen parrokian.