Hernaniko gazte bat hil dute gaur goizeko 06:15ak aldean Urbieta kalean, Zikuñagako 30 urteko gaztea. Dirudienez bikotekidearekin zihoan, beste pertsona batek gelditu eta bi tiro eman dizkionean. Ertzaintzak adierazi duenez, ustezko hiltzailea Pasaiakoa da eta haren bila dabiltza. Goizean zehar Urbieta kalea eta inguruak itxita egon dira, eta goizeko 09:00etan eraman dute gorputza bertatik.