La lista pelikula jarriko dute gaur Biteri kultur etxean. Drama, heriotza, maitasuna eta misterioa uztartzen dituen pelikula da. Protaginista lanetan Ewan McGregor eta Hugh Jackman aktoreak arituko dira. Bertan kontatzen da The list izena duen gaueko klub batean gertatutakoak bi lagunei ekarriko dizkien ondorioak. Gau horretatik aurrera bietako bati leporatuko diote prostituta bat hiltzea eta 20 milioi dolar ostutzeaz. Gaur 19:30etan eta 22:30etan. Bihar 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!