San Joanetako haurren aurreskuko entsaioekin hasiko dira maiatzaren 22an. Entsaioak Gay murren izango dira, arratsaldeko 18:30etan. Aurreskuan izena emateko Biteri kultur etxera jo behar da. Parte hartzeko beharrezkoa da haurrek 5 urte beteta izatea eta izena ematerako garaian, bikotea nor izango den jakitea. Guztira 50 bikotek parte hartu ahal izango dute. Entsaioak, arratsaldeko 18:30etan izango dira, astelehen eta asteartetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!