Irati Ugalde eta Aburuza txapeldun trinketeko finalean, jubenil mailan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 16a, 02:00

GRAVN Torneoko trinketeko finalak jokatuko ziren joan den asteburuan Iruñeako Mendillorri pelotalekuan. Tartean lau pelotari hernaniarrek jokatu zuten, maila ezberdinetako finaletan, eta bakarrak lortu zuen txapela.

Irati Ugalde txapeldun paletan, jubenil mailan
Irati Ugalde hernaniarrak jubenil mailako finala jokatu zuen, paleta modalitatean. Bikotekide Aburuza izan zuen eta erraz irabazi zuten, 11 tantuko aldearekin, Arabako bikotearen kontra, 30-19. Gipuzkoako bikoteak partidu bikaina jokatuko zuen, eta partidu erosoa izan zen. Denboraldi ezin hobea egin ondoren, bai Ugalde bai Aburiza Sub22ko mundialak jokatzeko egiten den aurre selekzioan daude. Sub 22ko mundialak Argentinan jokatuko dira.

Otaegik, Esnaolak eta Alvarezek ez zuten txapela eskuratu
Aritz Otaegi hernaniarrak eskuz banakako finala jokatu zuen, jubenil mailan. Aurrean Artuch nafarra izan zuen, eta partidu ona jokatu arren, garaipena nafarrarentzat izan zen, 35-26. Eñaut Esnaolak Sub 22 kategoriako finala jokatu zuen, eskuz banakakoa. Aurrean Nafarroako Santesteban pelotaria izan zuen, eta ez zen duen jokorik onena erakusteko gai izan, hortaz 40-21 galdu zuen. Aurretik, sailkapeneko partiduan Santestebanen kontra jokatutakoa da Esnaola, eta orduan garaipenak ez zion ihes egin. Hala ere, denboraldi ezin hobea egin du pelotari hernaniarrak, eta hau ere Sub 22ko mundialak jokatzeko aurre selekzioan aukeratu dute. Azkenik, Unai Alvarezek senior mailako finala jokatu zuen, eskuz banakakoa baita ere. Gandiaga bizkaitarraren kontra jokatu zuen eta 40-39 galdu zuen, oso partidu lehiatuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!