Eduardo Benitez Tamayo, larunbatean hil zuten hernaniarra, gogoan izan zuten atzo Urbieta kalean izan zen kontzentrazioan. Eduardo Benitezen gurasoek eta arrebak lagunen eta herritarren berotasuna jaso zuten atzokoan. Ehundaka lagun bildu ziren Eduardo Benitezen omenez larunbatean familiak jarritako argazkiaren inguruan, tartean Hernaniko Alkatea. Ordu erdi inguruko kontzentrazioa izan zen. Kontzentraziorako Urbieta itxita egin zuten, eta bertan bildutako adin tarte guztietako jendetzak batu egin zituen etorbideko bi espaloiak. Omenaldi hasieran, Eduardo Benitezen gurasoek lore sorta bat jarri zuten argazkiaren azpian, eta omenaldia txalo zaparrada luze batekin bukatu zen. Elizkizunak gaur arratsaldeko 19:00etan izango dira, Joan Bataiatzailearen parroki elizan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!