A mailako eskolarteko eta amateur federatuen Gipuzkoako txapelketa gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 16a, 02:00

Asteburuan Gipuzkoako gimnasia erritmikoko txapelketa jokatuko da Bergaran, A mailako eskolartekoa eta amateur federatu mailakoa. Txapelketa eguerdiko 12:15etatik 20:30etara izango da. Hernaniko partaideak honakoak izango dira: Infantil A banaka, Maider Lopez (uztaiarekin), Maialen Garcia (uztaiarekin), Maider de las Heras (pelotarekin) eta Ane Macicior (pelotarekin). Jubenil B taldeka: Hernani GEE (2 uztai eta 2 pelota). Azkenik, Jubenil B banaka: Amaia Agirre (uztaiarekin) eta Lara Perman (xingolarekin).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!