Marian beitialarrangoitia Hernaniko alkatea epaituko dute ostegunean, hilak 21, Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goraipatzea leporatuta. Epaiketa dela eta, elkartasuna adierazteko ekitaldia antolatu dute gaur Tilosetan. Eguerdiko 13:00etan izango da, eta azken egunetan izan den firma bilketaren jarraipena izango da. Gonbidatutako hainbat herritarrek hartuko dute parte bertan, eta Alkatea bera ere han izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!