HERNANIKO errugbi taldea, senior mailakoa, Euskadiko kopa ari da jokatzen. Kopako bost partidu jokatu dituzte dagoeneko, eta hernaniarrek 3 irabazi dituzte. Gaurkoan Bilbon jokatuko dute, Universitario BIren kontra. Partidua arratsaldeko 16:30etan izango da, Fango errugbi zelaian. Euskadiko Kopak ez du garrantzia berezirik izaten Hernaniko taldearentzat, baina garai ederra izaten da bigarren taldean aritzen diren errugbi jokalariei aukera emateko. Euskadiko Kopako partiduak presio haundirik gabekoak izaten dira.
Alebinek ere izango dute partidua
Beste mailetan aritzen diren errugbi taldeetatik, alebinek bakarrik izango dute partidua asteburu honetan. Pardo Torneoko partidua izango dute, lagunartekoa. Hendaian jokatuko dute, bihar, goizeko 10:00etan.
Basque Korsarioak/Sevilla FC
Basque Korsarioak taldeak etxean jokatuko du gaur, Superiberica txapelketako laugarren partidua izango dena. Partidua Anoetako zelai txikian izango da eta aurrean Sevilla AFC Andalucia Rugby taldea izango du. Gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Partidua Realeko partiduarekin batera izango den arren, taldeak zaletu guztiei partidua ikustera joateko deia luzatu die. Sarrerak partidua baino ordubete lehenago jarriko dira salgai, Belodromoko takiletan. Sarreren prezioak honakoak izango dira: estandarrak 10 euro, ikasleak 5 euro, taldeko bazkideak 5 euro, eta 14 urtetik beherakoek debalde. Bazkide bezala kontsideratuko dira Euskal Herriko edozein errugbi taldeko bazkideak. Horretarako takilan bazkide karneta erakutsi beharko da.