Museoen Nazioarteko eguna da bihar eta hori dela eta Chillida Leku museorako sarrera debalde izango da bihar, goizeko 10:30etatik 15:00etara. Aurtengo gaia museoa eta turismoa izango da. Bisita gidatuak egiteko aukera ere eskainiko du bihar museoak, horretarako egunean bertan eman behar da izena museoan. Honakoak dira museoak proposatu dituen bisitak: 10:45etan, Chillida Leku baino lehen: Zabalaga baserria; 11:00etan, Chillida-Leku familia artean; 11:00etan, Artea eta natura argazkiak (argazki kamara beharrezkoa da); 11:30etan, Chillida Lekuko landareen erabilera tradizionala; 11:45etan, Eduardo Chillida eta Ingurumena; 12:00etan, Eskultorea gertutik .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!