Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak Cadizeko San Fernandon barrena ibiliak dira joan den hilean. Talde bat hilaren12an abiatu zen eta bestea hilaren 21ean. Ibilbide bera egin zuten bi taldeek: lehenengo egunean Toledon gelditu ziren eta goitik behera jiratu zuten.
Cadizen berriz, herria eta ingurua ezagutu zituzten: Cadiz bera, badia, katedrala, Cadizeko Gorteetako Museoa eta abar. Inguruko herriak eta parajeak ezagutu zituzten beste egunetan: El Bosque, Ubrique, Grazalema, Espainiako lekurik euritsuena, eta Arcos de la Frontera, besteak beste.
Sevilla ezagutzeko aukera ere izan zuten beste egun batean: katedrala, Giralda, Triana auzoa, La Maestranza zezen plaza eta abar.
Bueltakoan ere aprobetxatu zuten azkeneko parada egiteko eta Manzanaresen izan ziren, Ciudad Realen. Pena ederrarekin bueltatu ziren herrira. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!