Hernani eskolarteko paleta txapelketan ari da parte hartzen, alebin, infantil eta kadete mailan. Joan den asteburuko partiden ostean, infantilek lortu zuten finlerdietarako txartela, eta gaur jokatuko dituzte partiduak, Amasan 15:30etatik aurrera. Langile D Erniobearen kontra ariko da, eta 16:00etatik aurrera Langile A Urumearen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!