Bazkide babesleei kantatuko diete gaur Kantuz Egunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 16a, 02:00

kantuz Eguna ospatuko du gaur Kantuz abesbatzak, Igor Arroyo zuzendari duela. Egun hau bereziki bazkide eta babesleei eskainia da, eta aurtengoa gainera, berezia egingo dute. Aurtengo ardatz izan diren Oh Happy Day lehiaketan eta Italian eskainitako kontzertuetan oinarrituko dute gaurko emanaldia. Arratsaldeko 19:30etan izango da kontzertua, Sandiusterri aretoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!