palestinaren aldeko astea bukatzeko, gaur jaialdia izango da Atsegindegin. Jaialdian Nabil Almanzor kantautore palestinarra izango da jaialdiko lehenengo protagonista, 20:00etatik 21:00etara ariko baita bere musika eskaintzen. Atsedenaldiaren ondoren, 23:00etatik aurrera berriz ekingo diote, baina oraingoan gehiago izango dira: Morau hernaniar abeslaria, Nabil Almanzor bera, eta azkenik, Despervicio rock taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!