Athletic 1-Barça 4

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 15a, 02:00

KALE Nagusitik behera ez zen besterik sumatzen asteazken gauean: Errege Kopako finala. Zaletu gehien Deportivo tabernan bildu ziren, han geratuak baitzeuden Athletic-zaleak eta Barça-zaleak, finala elkarrekin ikusteko.

Giro bikaina
Hantxe egon ziren denak nahasian, batzuk besteak baino pozik partiduak aurrera egin ahala. Hasiera batean, bi aldeak kontentu zebiltzan oju eginez, tronpetak joaz, eta beren taldeak animatzen. Markagailuak gora egin ahala ordea, isiltasun uneak eta azkazal jateak ugaritu egin ziren. Atletik-zaleek hala ere, erakutsi zuten galtzen ere badakitela, eta partidua bukatutakoan txalo egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!