Astigarragan margo lehiaketa antolatu dute, aurten hamabosgarren edizioz. Bihar izango da eta 6 urtetik gorakoek hartu dezakete parte. Gaia eta teknika librea izango dira eta izena Joseba Barandiaran plazan eman behar da, bihar 09:00etatik 12:00etara. Lanak 16:00etan entregatu beharko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!