goizetik euria bazen ere, eguerdi parterako atertu zuen, San Isidro zaindariak lagunduta akaso; eta baserritarrek beren eguna ospatu zuten, pelota partiduak bertan behera geratu baziren ere. Xabier Legarreta Arano eta Unai Agirre aritu ziren bertsotan, eta txorizo muturra eta sagardo tragoxka ere ez ziren faltatu.
Miren Urkiola 21 urteko bolibartarrak ikuskizun ederra eman zuen harriak jasotzen: 6 aldiz altxa zuen 88 kiloko zilindro zaharra, bi minututan; beste 6 aldiz 65 kiloko kubikoa, bi minututan; eta 18 aldiz 60 kiloko bola, 2 minututan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!