HERNANIK Ataunen kontra jokatuko du gaur, Herri Arteko final laurdenetako joaneko partidua. Partidua Ataunen izango da, herriko frontoian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ez da kanporaketa erraza izango hernaniarrentzat, eta espero da azken emaitza seniorren partiduak baldintzatutakoa izatea.
Kadetetan ataundarrak izango dira nagusi
Kadete mailako partiduan, Ataunek du pelotaririk onena. Arratibel da, eta kadete mailan punta-puntan dabilen pelotaria da. Hortaz, ataundarrak faborito izango dira. Hala ere, Hernanik buruarekin jokatzen badu, nahiko gaitasun badu partidua aurrera ateratzeko. Gaurko partiduan, aurrelari Lujanbio arituko da Hernanirekin, eta atzelari Murgiondo edo Elorza. Jubeniletan Hernani gehiago da Jubeniletan, Hernanik askoz maila hobea du, eta partidua erraz irabaztea espero da. Arrietak jokatuko du aurreko koadroetan, eta Lizeaga edo Aizpitarte IIa izango dira atzelari lanetan arituko direnak. Seniorretan erabakiko da ziurrenik kanporaketa Seniorren partidua izango da ziurrenik kanporaketaren klabea. Ataunek profesional mailetara berehala pasako den atzelaria du, Albisu. Baina Gorrotxategi eskuetatik ondo jartzen bada, eta partidua Ojuelekin bikotea osatuz jokatzen badu, Hernanik aukera asko izango ditu. Gorrotxategi ez bada partidurako errekuperatzen, atzelari Huizi arituko da. Gainera, azken honek, partidu oso ona jokatuko zuen Berastegiren aurkako azken kanporaketan.
Ataunera joateko autobusa gaur Atsegindegitik
Bestalde, Hernaniko pelota elkarteak jakinarazten die pelotazale guztiei Ataunera joateko autobusa antolatu dutela, doanekoa. Atsegindegitik aterako da, gaur, arratsaldeko 18:00etan.