San Isidro eguna ospatuko dute baserritarrek gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 15a, 02:00

BASERRITARREK egun haundia dute gaurkoa. San Isidro eguna da, nekazarien zaindariaren eguna. Horregatik, ospatzeko asmotan, goiz pasako festa antolatu dute. Goizeko 11:00etan meza izango dute, San Joan Bataiatzailearen parrokian. Bukatutakoan, Tilosetako festa hasiko da. Eguerdiko 11:45 aldera, Unai Agirre eta Xabier Legarreta Arano arituko dira bertsotan. Segidan, Miren Urkiola harri jasotzailearen erakustaldia izango da. Azkenik, festa eguna pelota partiduarekin bukatuko dute. Tilosetako frontoian izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Aurrez aurre izango dira Oiaga eta Huizi, Zabala eta Txapartegiren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!