Teklan Hernanik 41-67 galdu zuen Lehioak Zarautzen kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 14a, 02:00

Teklan Hernani saskibaloi taldeak ezin izan zuen irabazi denboraldiko azken partiduan. Lehioak Zarautz taldearen kontra jokatu zuten, eta 41-67 galdu zuten. Hala ere, Roge entrenatzaileak adierazi duenez «denboraldi hasierako helburuak ondo bete ditugu». Bestalde, junior eta seniorrek igoera faseko partiduak jokatu zituzten asteburuan. Juniorrek galdu egin zuten 47-64 B.K.L. CAF taldearen kontra. Igoerako bi partiduak galdu dituztenez, ezin izango dute mailaz igo. Kadeteek berriz, igoera faseko bigarren garaipena lortu zuten, 53-52 Easo Basoaren kontra. Hortaz, lehenengo mailara igoko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!