Yone Boutiquek berdindu egin zuen asteburuan, 2-2

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 14a, 02:00

Yone Boutique taldeak denboraldiko azken partidua jokatu zuen asteburuan 2kinguak taldearen kontra. Ondo hasi ziren arren, 0-1 irabaziz, atsedenaldiaren aurretik berdinketaren gola lortu zuen 2bikinguak taldeak. Bigarren zatian hernaniarrak ez ziren hain fin ibili, eta 2-1 atzetik ibili arren, bukatzeko 5 minutu falta zirenean berdinketaren gola sartu zuten. Hortaz, hilaren 23an igoera faseko partidua jokatuko dute hernaniarrek, 1go mailara igotzeko. Aurkaria oraindik zehaztu gabe dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!