Udal Lankidetza Sailak hitzarmena sinatu zuen herenegun, Gobernuz Kanpoko hamaika Erakundekin, besteak beste, diru laguntzak emateko. Helburuak bi dira, bata, gizartea sensibilizatzea, batez ere hemen bertan lan egiten duten erakundeek, eta bestetik, lankidetza zentzu zabalean, hemendik kanpo lan egiten duten erakundeekin. Hamaika proiektu Herenegun, udaletxean bildu ziren Udal Lankidetza Arduraduna Usoa Barrutiabengoa zinegotzia eta Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak. Erakunde bakoitzeko ordezkariek beren lanaren azalpena eman zuten. Ondoren, hitzarmena sinatu zuten.
Hamaika erakunde
Elkarlanerako hitzarmenak bi helburu nagusi ditu: sensibilizatzea eta laguntzea. Hauek dira diru laguntzak jasoko dituzten erakundeak: Emaus Gizarte Erakundea, Calcuta Ondoan, Mundu bat, Denok Osasunaren Alde, Sodepaz, Honek, Elan Euskadi, Mugen Gainetik, Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako, Mundu Solidarioa Helburu eta Taupadak.