Hernanik Ataunen kontra neurtuko ditu indarrak bihar, final laurdenetako joaneko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 14a, 02:00

HERNANIK final laurdenetarako txartela lortu zuen joan den asteburuan, Herri Arteko Pelota Txapelketan. Partiduak joan etorrian jokatu zituzten, eta hernaniarrak garaile izan ziren bietan, frontoian nagusitasuna erakutsita. Ostiralean, final laurdenetako joaneko partidua izango dute. Ataunen kontra jokatuko dute, eta kanporaketa aurrera joan ahala, partiduak geroz eta zailagoak izango dira. Kadete mailan, Ataunek pelotaririk onena du. Hala ere, hernaniarrek buruarekin jokatzen badute garaipena lor dezakete. Jubeniletan, Hernani nagusi izatea espero da. Kanporaketaren klabea ziurrenik seniorretan egongo da, oso partidu berdindua espero baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!