PALESTINAREN aldeko astea ari da izaten herrian. Hernaniko Kooperazio taldeak antolatu du, palestinar herriak bizi duen egoera «latza» ezagutarazteko. Kooperazio taldearen esanetan, egoera geroz eta gogorragoa da, batez ere 1948an Israel Palestinan sartu zenetik. Aste honetan zehar hitzaldiak, erakusketa eta musika jaialdiak ari dira izaten, eta hauen helburua da, besteak beste, palestinar herriari elkartasuna adieraztea.
Okupazioa bizitutako Alberto Arceren hitzaldia
Gaur Alberto Arce kazetariaren hitzaldia izango da, Como viví la invasion de Palestina izenekoa. Arce Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeko dokumentalista da, boluntarioa, eta 2008ko abenduan izan zen okupazioa bizitu zuen. Gazaren kontra izan zen azken eraso honetan, Israelgo ejerzitoak nazioarteko prentsa sartzea debekatu zuen. Egun horietan Arce izan zen bertan egon zen kazetaria espainiar bakarra. Arceren asmoa da, hitzaldian Israelgo iturri ofizialetatik urruti dagoen errealitatea herritarrei gerturatzea. Hitzaldia gaur, arratsaldeko 19:30etan, Biterin.
Musika jaialdia larunbatean
Larunbat iluntzean eta gauean musika jaialdia izango da Atsegindegin. Iluntzeko 20:00etan hasita, Nabil Almanzor kantautore palestinarraren kontzertua izango da, Morau herriko abeslaria ondoan duela. 23:00etatik aurrera berriz, rock eta re-ggae kontzertuak izango dira.