Iruñean izango den manifestaziorako autobusa antolatu dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 13a, 02:00

Nafarroan azken hilabeteetan atxilotutako gazteen gurasoek manifestazioa deitu dute larunbaterako, Iruñean. Hernanin martxoaren 31n atxilotutako gazteen guraso taldeak bat egin du, eta Hernaniko herriari dei egin dio bertara joateko. Lema izango da Torturari ez. Ilegalizazioei ez. Bai proiektu politikoen garapenari, eta arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira Golem zinematik. Autobusa antolatu dute bertara joateko. Izena Garin tabernan eman behar da, eta bihar izango da azkeneko eguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!