Txalaparta kolpeak artelanetan ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 13a, 02:00

JOSE Luis Elexpe, Pelex-en Hotsez hots erakusketa inauguratu zen atzo Biterin, hil honetan izango den Txalaparta Festaren egitarauaren barruan. Txalapartaren kolpeak, mugimendua eta hotsak irudikatzen dituen erakusketa bizia aurkituko ditu maiatzaren 23a baino lehen kultur etxeko aretora gerturatzen denak. Egurra, kortena, altzairua eta burdina erabilita koadro eta eskulturaz bete ditu Usurbilgo artistak erakusketa gela. Erakusketa arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara dago irekita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!