Harri jasa latzak izan ziren atzo

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 12a, 02:00

Harri jasa latzak bota zituen atzo arratsaldean Hernanin, eta Gipuzkoako kostalde guztian, arratsaldeko 18:10etan, 19:15etan eta 19:30etan. Hernanin 5 cm-tik gorako harri-kozkorrak bota zituen, eta kazkabar jasa txikiagoak sarri-sarri izan ziren. Atzoko eguna beroa izan zen, hegoak jo baizuen. 25-27ºC-ko tenperaturak bero-lainoak sortu zituen eta hortik etorri ziren arratsaldeko trumoiak eta ekaitzak. Erredakzio hau itxi aurretik Hernaniko udaltzaingoek ez zuten inongo arazoren berririk. Gaur ere gisako eguraldia agindu dute, baina ez atzoko kazkabar arriskurik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!