Errege Kopako finala ikusteko hitzordua dute Athletic eta Bartzelonazaleek

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 12a, 02:00

Errege Kopako finala jokatuko da asteazkenean, Athletic eta Barçaren artean. Athleticeko zaletu talde batek dei egin zien zaletu guztiei partidua elkarrekin ikusteko. Gonbiteari erantzunez, Barça taldeko zaletuek zera proposatu zuten: Barçazaleak ere bertara joatea eta denek batera ikustea partidua. Hitzordua: asteazkena, gaueko 22:00etan, Deportivo tabernan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!