Marian Beitialarrangoitia alkatea epaituko dute maiatzaren 21ean, 2008ko urtarrilean Iruñeako Anaitasuna kiroldegian egindako adierazpen batzuengatik. Atzo hasi eta epaiketa eguna bitartean sinadura bilketa egingo dute herrian, babesa adierazteko asmotan. Bilketa, gaur eta bihar Kardaberaz kaleko lokalean egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Ostegunean ferian egingo dute 17:00etatik 19:00etara; eta igandean Plaza Berrin, 12:00etatik 14:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!