Mikel Goikoetxea, ‘Txapelari’, buruzko dokumentala jarriko dute ostegunean, Natzak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 12a, 02:00

ITSASOAREN alaba dokumentala jarriko dute ostegunean Biteri kultur etxean, GALek 1984garren urtean hil zuen Mikel Goikoetxea Txapelari (Derio 1956-Donibane Lohitzune 1984) buruzkoa. Dokumentala Natza elkarteak antolatu du, eta ostegunean ikusi ahal izango da, arratsaldeko 19:30etan Biterin. Dokumentala aurkezten izango dira Haize Goikoetxea, Txapelaren alaba, eta Josu Martinez dokumentalaren zuzendaria.

Alabaren bilaketan oinarritutako dokumentala
Dokumentalaren ardatza Haize Goikoetxea Ugarte da, egun hogeita sei urte dituen Mikel Goikoetxearen alaba. Alabak, ia ezagutu ez zuen aitaren irudia osatu nahian, Josu Martinezengana jo zuen eta propasatu zion aita ezagutzen zuten pertsonak elkarrizketatzea. Zuzendariak dokumentalari buruzko web orrian, www.itsasoarenalaba.org-n azaltzen duenez prezesu honetan «Txapelaren irudi desberdinak ezagutu zituzten pertsonekin egiten du topo eta guztiek kontatutako istorioak josiz, Txapelaren irudi kontraesankor bezaian erreala osatzen du Haizek, non nahasten diren Argelia eta Donibane Lohitzune, edo Txorierriko langileria eta espainiar ministroen kontrako atentatu saiakerak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!