Domina mordoska etxera jubenil eta junior mailako Euskadiko Txapelketatik

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 11a, 02:00

Larunbatean jubenil eta junior mailako Euskadiko Txapelketa jokatu zen Anoetan. Hernaniarrak ere baziren tartean eta hauek izan ziren emaitzak: konbinatuak prestatzen dituen Joxeba Lizeaga juniorrak urrezko domina irabazi zuen disko jaurtiketan, eta bi brontzezko pisu eta xabalina jaurtiketan; 100 metrotan deskalifikatu egin zuten; eta altueran 6garrena izan zen. Lide Redondo juniorrak urrezko domina lortu zuen luzera jauzian; eta zilarrezkoa hirukoitzean. Jubeniletan berriz, lesionatuta egon den Enara Agirrezabalak urrezko domina lortu zuen luzera jauzian; baita hirukoitzean ere; David Muñagorrik zilarra lortu zuen mailu jaurtiketan; eta Ane Villaverde 6garrena izan zen 800 metrotako frogan. Krafft-Atletiko SS taldeko Maitane Iruretagoienak urrezko bi domina lortu zituen 100 eta 200 metrotako lasterketan, junior mailan. Azkenik, Bidasoa (BAT) taldekide juniorrek Mikel Von Wichmannek eta Eider Aldabek pozik bukatu zuten froga, biek hilabete baino gutxiago eman baitute entrenatzen eta biek 800 metrotako frogan domina bana lortu baitzuten: Von Wichmannek zilarrezkoa eta Aldabek urrezkoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!