Hernani finalaurdenetan da atzo Berastegiri irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 11a, 02:00

finalaurdenetara pasa da Hernani, atzo 2-1 irabazita Berastegikoei. Orain arteko partiduak erraz irabazi dituzte baina gero eta aurkari finagoak izango dituzte; finalaurdenetako partiduak Ataunen aurka jokatuko dituzte, talde gogorra.

Kadeteek egurra
Joanekoan, Berastegin, Lujanbio eta Murgiondok 22-9 irabazi zieten Berastegikoei. Atzo, etorrikoan, Lujanbio eta Elorzak egurra eman zieten berriz ere Berastegikoei, eta 22-4 irabazi zieten.

Jubeniletan beste hainbeste
Joanekoan Arrieta eta Lizeagak 22-2 irabazi zieten Berastegikoei, eta atzo etorrikoan, Aizpitartek eta Lizeagak berriz ere irabazi egin zieten, oraingoan alde txikiagoarekin, baina lasai hala ere, 22-12.

Seniorrek 21-22 galdu
Joanekoan Oiagak eta Gorrotxategik 22-6 irabazi zuten, baina atzo Ojuel eta Huizik galdu egin zuten, 21-22.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!