Peña Otañok 50 urteak ospatu zituen

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 11a, 02:00

peña Otañoko kideak pozik daude elkarteak 50 urte bete dituelako aurten. Piskanaka ari dira ospatzen eta ospakizunetako bat ostiraleko afaria izan zen. Parada aprobetxatuz, mus txapelketako sariak banatu zituzten eta bazkide sortzaileei oroigarri bana eman zieten.

Luis Otañoren peña
1959an sortu zen beraz, Peña Otaño elkartea. Arrazoi nagusia, orduan txirrinduan fuerte zebilen Luis Otaño animatzea. Berari ere eman zioten ostegunean oroigarria. Luis Otañok, Errenterian jaioa, profesionaletan egin zituen urte mordoska, 1956etik 1968ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!