hernaniko Kooperazio taldeak ezagutarazi nahi du palestinar herriak bizi duen egoera «latza» eta bertako milaka pertsonen egoera «1948an Israel Palestinan sartu eta okupatu zuenez geroztik». Kooperazio taldearen esanetan, egoera egunetik egunera latzagoa da. Horregatik, Palestinaren aldeko astea antolatu du. Erakusketa, hitzaldiak eta musika jaialdia izango dira aste honetan Hernanin, hango errealitatea ezagutzeaz gain, palestinar herriari elkartasuna adieraztea helburu duen astea.
‘Palestina gaur’
erakusketa
Gaurtik hasita, aste osoan Palestina gaur erakusketa izango da Biterin. Erakusketan 14 panel daude, argazki, mapa, irudi, testu eta abarrekin osatuak, «lana eta adiskidetasuna aldarrikatzen dituztenak».
Palestinan emakume
Asteartean, Ser mujer en Palestina hitzaldia emango du Rosa Temiñok. Temiño Biladi palestinar kultur elkarteko lehendakaria eta errefuxiatu palestinarren ordezkaria da.
Komunikabideek eta politikoek jasotzen ez duten palestinarren egunerokotasunaz hitz egingo du. Hitzaldia, arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.
Palestinar okupazioa
bertan egonda
Ostegunean Como viví la invasión de Palestina hitzaldia emango du Alberto Arce kazetariak. Arce Free Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeko dokumentalista eta lankide boluntarioa da, eta 2008ko abenduko okupazioan bertan izan zen.
Kazetaria Ilargierdi Go-rriarekin ari da elkarlanean, ejerzito israeldarraren erasoen aurrean Gazako biztanleei laguntza ematen. Israelgo iturri ofizialetatik urruti dagoen errealitatea ezagutzera ematea da bere asmoa. Hitzaldia, iluntzeko 19:30etan izango da, Biterin.
Nabil Almanzor
palestinar kantautorea
Larunbatean musika jaialdia izango da, ilunabarrean eta gauean, Atsegindegin.
Iluntzean Nabil Almanzor kantautore palestinarrak kantu saioa eskainiko du. Ondoan izango du herriko Morau abeslaria. Iluntzeko 20:00etatik 21:30etara izango da, Atsegindegin.
Gauean berriz, rock eta reggae kontzertuak izango dira, Atsegindegin bertan hauek ere, 23:00etatik aurrera.
ERAKUSKETA:
‘Palestina gaur’.
Aste osoan, Biterin.
HITZALDIA:
‘Ser mujer en Palestina’. Hizlaria: Rosa Temiño.
Asteartea 12, 19:30etan, Biterin.
HITZALDIA:
‘Como vivví la invasión
de Palestina’.
Hizlaria: Alberto Arce.
Osteguna 14, 19:30etan, Biterin.
MUSIKA JAIALDIA:
Larunbata 16, Atsegindegin.
-Nabil Almanzor palestinar abeslaria eta Morau.
Gaueko 20:00etatik 21:30etera.
-Rock eta reggae kontzertua. Gaueko 23:00etatik aurrera.