Herri Arteko Pelota Txapelketan final zortzirenetako partiduak jokatzen ari dira. Gaurkoan Hernanik eta Berastegik itzulerako partiduak jokatuko dituzte. Joaneko partiduak oso ondo jokatu zituzten hernaniarrek eta alde ederra lortu ere bai, 0-3 irabazi baitzuten. Beraz, gaurkoan hiru partiduak sekulako aldearekin galtzen ez badituzte, txapelketako final laurdenetara pasatzea
ia segurua da.
Partidu politak espero dira gaur kiroldegiko frontoian: kade-
teetan, Eneko Lujanbio eta Jon Ander Elorza ariko dira; jube-
niletan, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeaga; eta seniorretan, Paul Ojuel eta Unai Huizi. Goizeko 11:00etan hasita, kiroldegiko frontoian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!