partidu polita jokatu zuten atzo hernaniarrek Durangoko taldearen aurka, baita irabazi ere, 22-15, esperantza haundirik ez bazuten ere, aurkaria talde sendoa baita eta bere ekiporik onenarekin etorri baitzen.
Lehenengo zatia galtzen
Lehenengo zatia bukatu zenean 15-0 galtzen ari zen etxeko taldea. Atsedenean aldaketak egin zituzten eta baita asmatu ere, markagailuari buelta eman eta 22-15 irabaztea lortu baitzuten.