Hernasax eta Javier Girotto elkarlanean.

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 10a, 02:00

Luxuzko gonbidatua izan zuten atzo Hernasax Hernaniko saxofoilari taldeko kideek: Javier Girotto saxofoilari argentinarra, konpositore eta Erromako Santa Zezilia Kontserbatorioko irakaslea, besteak beste. Konpositoreak aldez aurretik bidali zizkien Suix bere azken diskako partiturak eta herriko saxofoilariek urtebete eman dute entsaiatzen. Girottoz gain, beraz, honakoak ere aritu ziren saxofoia jotzen atzo: Itsaso Pacheco, Aritz Ostolaza, Judith Montero, Idoia Mujika, Bingen Eletxigerra, Ibon Irijoa, Imanol Garcia, Ander Loiarte, Josetxo Silguero, Zipri Otxandorena eta Edgar Carbajo. Pozik aritu ziren denak maisu haundiaren ondoan eta areto bete jenderen aurrean jotzen, Milagrosa aretoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!