hernaniko zinegotzi eta alkate ohiek beren babesa azaldu nahi diote Marian Beitialarrangoitia Alkateari, maiatzaren 21ean Auzitegi Nazionalera deklaratzera joateko deialdia dela eta. Prentsaurrea egingo dute gaur, goizeko 11:00etan, udaletxe atarian. Alkateak 2008ko urtarrrilean Iruñeako Anaitasuna kiroldegian egindako adierazpen batzuk direla eta, fiskalak urte beteko zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa eskatu du Alkatearentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!