Gipuzkoako Kopako laugarren tiraldia izango da bihar Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 9a, 02:00

Hernaniko bolariak Gipuzkoako Kopa ari dira jokatzen, eta bihar laugarren tiraldia izango dute Urnietan. Joan den asteburuan Gabirin izan zuten tiraldia eta Xabier Lazkanok irabazi zuen, 48 brila botata. Hirugarren Jose Ugalde geratu zen, brila bat gutxiagorekin. Garaipen honen ondorioz J. Mª Etxebeste da aurrenekoa sailkapen nagusian, 140 brilarekin. Bigarren Ibon Miner dijoa 138 brilarekin, laugarren J. Ugalde 137 brilarekin eta seigarren M.Arrozpide 134 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!