Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketako partiduak izango dira gaur, final laurdenetakoak

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 9a, 02:00

Datozen hiru asteburuetan erabakiko da nortzuk izango diren 2008-2009 denboraldiko Gipuzkoako eskolarteko txapeldunak. Gaur hasi eta maiatzaren 23a bitartean jokatuko dira azken faseko neurketak, guztiak Tolosaldean. Gaurko partiduak Iruran jokatuko dira, eta Hernaniko taldeko ordezkaria Langile A izango da, alebin nesken mailan aritzen dena. Partidua arratsaldeko 15:30etan hasiko den jaialdiko hirugarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!