Sofia Arostegiri tokatu zaio saria poltsak berrerabiltzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 9a, 02:00

poltsak berrerabiltzeko kanpaina egiten ari dira aspalditik herrian Udala eta dendari asko. Poltsak berrerabiltzea eta plastikozkoak gero eta gutxiago erabiltzea saritzeko hilero 100 euro zozketatzen dituzte eta apirileko saria Sofia Arostegiri tokatu zaio.

22.665 zenbakia
Hilabete bukaeran egiten dute zozketa, hilabete horretan zehar banatutako txartelen zenbakiekin. Apirileko txartel saritua Apain dendan banatu zuten eta Sofia Arostegiri tokatu zitzaion, baita jaso ere, 100 euro, 5 euroko bonotan banatua.

Plastikoa ez erabiltzea da kontua
Kanpainaren helburua da plastikozko poltsak ez erabiltzea. Horregatik saritzen da poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, edo betiko karroa, kapazoa edo ohialezko poltsak. Horrela egindako erosketa bakoitzeko dendariak koloretako txartel bana ematen dio bezeroari, hilabete honetan marroizta. Hilabete honetako zozketa maiatzaren 28an izango da, osteguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!