Matxin III eta Urrutiak, Lekunberri eta San Miguelen kontra jokatuko dute finaleko joaneko partidua gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 9a, 02:00

Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko 2garrena izango da.

pacharan Baines Masterreko finala izango da gaur Galarretan. Masterrean partidu bakoitza joan etorrian ari dira jokatzen. Joanekoak Galarretan izango dira, frontoi luzean, eta etorrikoak berriz Iruñeako pelotalekuan, frontoi motzean. Gaur alegia, finaleko joaneko partidua jokatuko da, Galarretan. Aurrez aurre izango dira alde batetik Matxin IIIa eta Urrutia, eta bestetik Lekunberri eta San Miguel. Matxin IIIa eta Urrutia partidurik galdu gabe iritsi dira finalera, lau garaipen lortu dituzte lau partidutan. Hala ere, apostuak Lekunberri eta San Miguelen alde ateratzea espero da. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Gaurko finalaren ostean, etorriko partidua, Iruñean jokatuko dena, datorren astean izango da Labrit pelotalekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!