Hernanik garaipena beharrezkoa du gaur Aloña Mendiren kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 9a, 02:00

Partidua Zubipen izango da 16:30etatik aurrera, eta zaleen babesa garrantzitsua izango da.

Hernanik hil ala biziko partidua jokatuko du gaur Zubipen. Partidua arratsaldeko 16:30etan izango da eta aurrean Aloña Mendi taldea izango du, sailkapenean seigarren dijoan taldea. Joan den asteko berdinketaren ostean, Hernanik bigarren jarraitzen du sailkapenean, baina aurreneko postutik urrundu egin da. Honetaz gain, atzetik datozen taldeek irabazi egin zuten, eta aldea geroz eta txikiagoa da. Kontuan izan behar da ligako azken txanpa jokatzen ari direla, eta gaurkoarekin 4 partidu besterik ez direla geratzen bukatzeko. Hortaz, 12 puntu daude jokoan, eta egun Hernanik aurrenekoa baino 7 puntu gutxiago ditu. Atzetik datorren taldeak berriz, Tolosak, Hernanik baino bi puntu gutxiago ditu. Dudarik gabe, gaurko partiduan garrantzitsua izango da Hernanik herriko zaletuen babesa zelaian sentitzea.

Sailkapena Puntuak

  • Aretxabaleta    64
  • Hernani         57
  • Tolosa         55
  • Pasaia          54
  • Real Union Club   53
  • Aloña Mendi    53
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!