fuerte dabil Hernani Herri Arteko Pelota Txapelketan. Joan den ostiralean final zortzirenetako joaneko partidua jokatu zuen Berastegiren aurka, eta baita ederki irabazi ere, 0-3. Igandean etorriko partidua dute Hernanin eta gauzak asko aldatu behar dute sailkapenari buelta emateko.
Aldaketak egingo dituzte
Igandeko partiduari begira, Josu Oiaga entranatzaileak aldaketa batzuk egingo ditu: kadeteetan, Eneko Lujanbio eta Jon Ander Elorzak ordezkatuko dute Hernaniko taldea; jubeniletan, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeaga ariko dira; eta seniorretan, Paul Ojuel eta Unai Huizi ariko dira.
Ioritz Arrieta
txapeldun
GRAVN Torneoan
GRAVN Torneoko bikotekako jubenilen txapelketa jokatu zen joan den ostegunean Laudion eta Ioritz Arrieta hernaniarrak eta Arzelusek osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa, 22-15. Arrieta partiduko jokalaririk onena izan zen; 10 tanto eta akats bakarra egin zituen.
Bestalde, Torneo berean, paleta gomako jubenilen finala jokatu zen Gasteizen, joan den larunbatean, eta Amaia Irazustabarrenak eta Eli Gutierrezek, ezin izan zuten beren maila erakutsi eta 30-19 galdu zuten.
Hiru hernaniar trinketean
Bihar Torneoko eskuzko trinketean finalak jokatuko dira Iruñeako Mendillorrin eta hiru hernaniar izango dira tartean: goizeko 10:00etan, banaka eta seniorretan, Unai Alvarez ariko da, Bizkaiako ordezkariaren aurka. Partidu zaila espero du.
Larunbatean, baina arratsaldeko 16:00etan, banaka eta jubeniletan, Aritz Otaegi ariko da Nafarroako ordezkariaren aurka. Urte oso ona egiten ari da eta irabaziko balu, merezitako saria luke. Partidu berdindu samarra izango da eta beti bezala jokatuz gero, irabazteko aukera haundia du.
Arratsaldeko 16:00etan baita ere, banaka eta Sub 22 kategorian, Eñaut Esnaolak jokatuko du, Nafarroako ordezkariaren aurka. Esnaola buru-belarri ari da trinketean eta Argentinan jokatuko den Sub 22ko mundialera joateko aurreselekzioarako deitu dute. Hala ere, aurkari indartsua izango du parean.